top of page

Gure ikastolaren organo gorena, eskola kontseilua da.

​

Parte hartzaileak honako hauek dira:

​

- Ikastetxeko zuzendaria (Kontseiluko buru).

- Ikasketa burua.

- Udalbatzako ordezkari bat.

- Irakasleen 5 ordezkari.

- Ikasleen gurasoen 10 ordezkari. Legez sortu den guraso-elkarte garrantzitsuenak      

   ordezkari horietako bat aukeratuko du.

- Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

- Ikastetxeko idazkaria (kontseiluko idazkari izango da, hitza izango du, baina botorik ez).

- Irakasle klaustroa. Ikastetxeko irakasle guztiek parte hartzen dute eta bere buruzagia   zuzendaria da. Hauen betebeharren artean, irakasleen ebaluazioa finkatu eta koordinatzea, tutorearen betebeharrak zeintzuk diren azaltzea, ROF-a egitea gurasoen laguntzaz, etab. daude, besteak beste.

 

Zuzendaritza taldeari dagokionez, ikastetxearen ordezkaria dela esan dezakegu eta hau, idazkari batez, ikasketa buruaz eta zuzendariaz osaturik dago. Zuzendaritza taldearen aukeraketa, klaustroko kideen artean egiten da eskolako irakasle guztien artean, hain zuzen ere.

 

Bestalde, bakarkako organoei dagokionez, alde batetik zuzendariaren figura dago. Hau, eskolako ordezkari gisa izaten da aukeratua eta berak bete beharreko funtzioen artean, eskolako ekintza guztiak zuzendu eta koordinatzea izaten da garrantzitsuena. Eskolako elkarbizitza sustatu behar du eta erakunde ezberdinekin harreman zuzena izan.

 

Ikasketa Burua da bigarren figura. Honek, zentzu akademikoa duten ekintzak koordinatzen ditu, besteak beste. Azkenik, hirugarren figura idazkariarena da. Ikastolako akta, espedienteak eta zentroko dokumentazioak prestatzeaz arduratzeaz gain, instalazioen mantenimendua berrikusteaz ere arduratzen da. 

​

Amaitzeko esan, ikastolako kide guztien, irakasle, profesional, guraso eta abarren ekarpenak kontuan hartzen direla une oro eta beti izaten direla ongi etorriak.

Antolakuntza esparrua

bottom of page