top of page

Historia

Txipilipetak ikastetxea, 1985. urtetik Mutrikuko Hirigibel auzoan kokatuta dagoen, D ereduko ikastetxe publiko, euskaldun eta laikoa da. Bertan, jatorri ekonomiko, kultural eta linguistikoaren aniztasuna aurki daitezke.

​

Ereduei dagokionez, azpimarratzekoa da, ikastola hau sortu zenean D eredua ezarri zela bertan eta gaur egunera arte D ereduan jarraitzen duela.  Izan ere, Mutriku herri euskalduna da eta Txipilipetak ikastetxean ere euskara landu eta jorratzen dugu une horo, euskaraz bizi gara. Honetaz gain, ikastetxeak familia bakoitzaren maila ekonomikoa kontuan hartzen du matrikulazioa gauzatzerako orduan.

​

Gainera, haien helburu nagusia, inguruan kalitatezko euskal hezkuntza eskaintzea da, irakaskuntzarako proiektu berritzaileak oin harturik.

bottom of page