top of page

Errutinek umeek bizitzen dituzten esperientziak antolatzen eta espazio eta denboran kokatzen laguntzen  dietenez, gure ikastolan ez dira falta. Baina, beti izan behar dugu kontuan horretarako garrantzitsua dela honako irizpide hauek jarraitzea:

​

         - Elikadura eta loa alternatzen joatea.

         - Espazioak alternatzea (kanpo/barne).

         - Lan egiteko moduak alternatzea (taldeka/indibidualki).

         - Jarduera desberdinak alternatzea (lasaiak/mugimenduzkoak).

         - Lan egiteko lekuak alternatzea (mahaian, lurrean etab).

         - Jarduera desberdinak antolatzea (askeak/gidatuak).

​

​

Horrez gain, haur guztiak desberdinak direnez beharrezkoa ikusten dugu haur bakoitzaren erritmoa kontuan hartzea eta ikastolan egokitzeko denbora eskeintzea. 

​

                      0-2 urte: Behar biologikoen arabera antolatu (loa, esnaldia, jateko ordua, etab.).

                      2-6 urte: Beste faktoreen arabera antolatu (eguna, motibazioa, interesa, etab.).

​

​

  • Haur Hezkuntzako 2. zikloko haur guztiak, konfidantzaren pedagogia dela eta elkarrekin egoten dira ia denbora gehiena. Baina, jarraitzen dituzten errutinak ikustea nahi izanez gero klikatu ondorengo botoia.

​

                    

Errutinak

​

bottom of page