top of page

METODOLOGIA

Umeari familiako kideekin duen atxikimenduak ziurtasuna ematen dio eta lotura hori ikastolako irakaslearekiko garatzea oso garrantzitsua da umearen ikasketa prozesua ahalik eta egokien bideratzeko.

​​

Konfidantzaren pedagogia

  • Haurra norbanako bezala garatzea. Umea bere osotasunean garatzea. Haurrak era autonomoan garatzeko gaitasuna du eta gaitasun honetan konfiantza izatea da pedagogia honen ardatz nagusia. Beste gako bat, umearen erritmo biologikoekiko, kognitiboekiko eta emozionalekiko errespetua da.

  • Adin ezberdinetako haurrak harremanetan jartzea, elkarrekiko interakzioan batzuk besteengandik ikas dezaten. Haurrek duten berezko gaitasun hori garatzeko, behar beharrezkoa da umeak elkar harremanetan jartzea. Elkar lagunduz eta imitatuz ikasten baitute.

  • Espazioaren antolaketak umearen garapen integralean duen garrantziaz jabetzea. Orain arteko gelak egokitu egin behar dira espazio zabal eta interesgarriak sortzeko. Hau da, proiektu pedagogikoak eta proiektu arkitektonikoak bat egin behar dute.

  • Ikastolan familiaren presentzia areagotzea, elkar harremanak indartzea.

2014/2015 ikasturtean Txipilipetak Ikastolako Haur Hezkuntzako etapa, proiektu berritzaile baten murgildu zen. Pedagogia honen ildo nagusiak honako hauek dira:

bottom of page