top of page

Nortzuk gara?

TXIPILIPETAK ikastola.

​

Ongi etorri gure ikastolako web-orrira!

​

Gu, Mutrikuko Hirigibel auzoan kokatzen den 520 ikaslek osatzen duten ikastola publiko eta laikoa gara. Ikastetxea, euskeraz bizi den herrian kokatuta dagoenez, D eredua erabili eta bultzatzen da, Euskal Herrian euskeraz bizi behar dela uste dugulako. Ikastolak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zerbitzuak eskaintzen ditu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ibilbide bezala, TXANTXIKUAK ikastetxea daukagu.

​

Bestalde, pertsona autonomoak, burujabeak, sortzaileak, ekintzaileak, etab. eraikitzea dugu helburu. Honetarako, haurren garapena eta premiak kontuan hartuz, haien nahien arabera ikas dezaten motibatuko ditugu. Hau lortzeko, beharrezkoa iruitzen zaigu gurasoen parte hartzea, bai eta irakasleek gurasoekin etengabeko hartuemana izatea ere.

​

​

​

bottom of page