top of page

Espazioa

- Psikomotrizitate gela: norberaren gorputz eskema hobeto ezagutzeko, mugimendua garatzeko, garapena sustatzeko eta jolastuz ondo pasatzeko txoko aproposa.

​

​

​

 

 

 

​

​

​

​

​

​

​

​

- Musika gela: gorputza askatzeko, sentimenduak adierazteko, irudimena lantzeko eta entzumena lantzeko espazio zoragarria.

​

- Jantokia: dieta osasuntsu eta haurrentzako beharrezkoak dituzten jakiak dastatzeko aukera ematen dien, eta profesional onenek osatzen duten menuez gozatzeko aukera eskaintzen duen zerbitzua. Gainera, haurrak elikagaiekin kontaktuan egoteko eta hauekin esperimentatzeko aukera aproposa dute.

​

- Komunak

​

- Gelak: txoko ezberdinez osatuta daude, zeinak haurren nahi, behar eta gaitasunei erantzuteko eginak dauden. Honen bitartez, haurrek baliabide desberdinekin, esperimentatzeko eta esploratzeko aukera bikaina dute.

​

- Liburutegia: haurrei era autonomo batean, irakur-zaletasuna bultzatzeko eta gai ezberdinak jorratzeko txokoa da.

​

 

​

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gelaren antolaketari dagokionez, esan 2-6 adin tarteko haurrak denbora asko elkarrekin konpartitzen dutenez espazio berean, espazio hau txokoen bidez antolatzen dugula. Hauek, jarduera ezberdinak burutzeko eta bizitzako egoerei aurre egiteko helburuarekin erabiltzen dira. Hona hemen txoko batzuk:

​

            1. Elkartzeko txokoa

            2. Mahai txokoa

            3. Eraikuntza txokoa

            4. Jolas sinbolikorako txokoa

            5. Irakurketa txokoa

​

​

Barne espazioak

Kanpo espazioak

- Baratza eta lorategia: ikasleek, amalurrarekin amankomunean egoteko esparru bikaina dute gure ikastolan, barazkiekin, frutekin, haziekin, lurrarekin, etab. lanean arituz. Horrekin batera, esan, esperientzia naturalak eta fantasiazko jolasak izateaz gain, motrizitatea lantzeko ere aukera izaten dutela bertan.

 

 

 

​

​

 

​

​

​

​

​

​

- Frontoia: kanpoko ekintzak egiteko edota jolas ordurako erabiltzen den espazio bikaina.

​

- Jolas tokia: aire garbia arnastuz eta naturarekin kontaktuan egonez eta bertako material anitz eta aproposez ondo pasatu eta aske izateko haurren txokorik gustokoena.

​

Gure Ikastolan espazioen antolaketari izugarrizko garrantzia ematen diogunez, espazioak antolatzerako orduan ezaugarri hauei erantzuten diegu:

​

   - Espazioak ikaskuntza hobetzeko eta estimulatzeko antolatzen dira.

   - Ikaskuntza taldeak eragina izan behar du:

          -Espazioa eraldatu.

          -Irakaskuntza proiektuaren helburuak isladatu.


​

bottom of page